Ikuskizunei loturiko mediazioa ekintza edota Musika zein Mugimendua ardatz duten formazio pedadogikoak eskaintzen ditugu

MEDIAZIOA giltzarria da sormen lan baten eta ikusle/entzulearen arteko harremana indartu eta sormen prozesu baten aldagai askoren eta garapena beraren testigu zuzena izateko. Lanaren muin eta ertz ezberdinez jabetzeko aukera eskaintzeaz batera, amaierako produktutik haratago bestelako hurbilpen sakon bat ahalbidetzen du. Egileekin, interpreteekin eta lan eszeniko bat aurrera ateratzeko gainerako ezinbesteko eragileekin (soinu eta argi teknikariak, jantzitegia…) aurrez-aurreko elkarrizketa eta azalpenekin, zein bizipen eta parte-hartze aktiboetan oinarrituriko ekintzekin sormen lanaz ahalduntzeko testuinguru esanguratsuak bideratzen dira.

Adin eta testuinguru ezberdinetara egokitzeko bokazio eta gaitasuna dugu. Parte-hartzaileak ez ezik gu geu aberasteko abagune gisa ere ikusten dugu. Orain arteko Mediazio ekintzek eskarmentua eta esku-hartze diseinu aukera zabalak ekarri dizkigute.

Formazioa

Ikuskizunei loturiko mediazio ekintzez haratago musika edota dantza/mugimenduko formazioak eskaintzeko aukera dugu.

Hauen artean nabarmentzekoa da Dalcroze metodologia: gorputz-mugimendua oinarri duen pedagogía aktibo honek, espazioan desplazatuz, material osagarriaren erabilerarekin (pilotak, klabeak…), bestearekin elkarrekintzan, irakasleak zuzenean inprobisaturiko musikarekiko lotura ertsian keinu/mugimenduak gauzatuz, inprobisatuz… musikaren nozioak bereganatzeko bide sensorial interesgarri bat eskaintzen du. Honetaz gain hezkuntza arautu zein ez-arauturako (ikastetxe, musika-eskola…) musikaren ikaskuntza-irakaskuntzarako lanabes didaktikoen formazio eta aholkularitza saioak ere eskaintzen dira.

Musika inprobisaziora bideraturiko saioak ere eskain genitzake, perkusio inprobisazioan oinarrituz (txalaparta Dalcroze ikuspegiarekin) edota instrumentu melodiko-harmonikoetan oinarrituz. Azken honi dagokionez harmonia era praktikoan piano/teklatuan burutuz eta hemendik inprobisazio eta idazketa musikal ezberdinetara joz. Aipagarria baita ere ikus-entzunezkoentzako zuzeneko musika inprobisazio saio eta tailerrak ere (zine-mutua, irudien akonpainamendua…).

Dantza garaikide saioak.