Oraindik ere «Esku Harriak: Oteizaren (h)aria» lana aurkezten jarraitu arren, 2019rako 30 emanalditik gora beste horrenbeste bertsolarirekin burutu ondoren lan honen arrasto ukigarri bat sortzea erabaki genuen eta hala 54. Durangoko Azokan liburuxka zaindu bat aurkeztu genuen: Txakur Gorria kolektiboaren ilustrazio, maketazio eta lankidetzarekin, Amets Arzallus-en olerki eta Xalbador zenaren bertsoekin, eta gure zuzeneko saio guztietako bertso hautatu, hainbat azalpen eta sormen texturekin ondutako argitapena. Izan ere, «eskuaren neurrian jasotzea da liburuki honen oinarria, artistak zioen gisan esku ahurrean kabitu behar baitu esku(-ku)lturak«.

Ale bat eskuratu nahi baduzu idatzi gure helbidera: mugmus@mugmus.eus