GARAIZ: 60 t.m.
→ Aretoan
Zuzendaritza Artistikoa: Beñat Ralla Yusta
Dantzariak: Jone Amezaga Del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
Idazlea: emanaldioro idazle ezberdin bat arituko da (aritu dira: Goiatz Labandibar Arbelaitz, Eider Rodriguez Martin…)
Haur off ahotsa: Eki Ait-Bahadou Serrano
Jantzitegia: Mariló Míguez Ricón
Eszenografia: Luismari Ralla Arruti eta Beñat Ralla Yusta
Argiztapena: Arantza Flores Bengoetxea
Soinuztapena: Aieka Estudioa, Pello Gorrotxategi Oiartzabal eta Juanbau Larburu Garmendia
Irudiak eta edizioa: Haritz Arrizabalaga (Hp) eta Unai Sorrarain
Eusko Jaurlaritzaren Produkzioak I atalean jasotako laguntzarekin garaturiko lana.
Denborak uneoro zeharkatzen gaitu eta azalerak, bolumenak, ibilbideak eta joan-etorriak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro besarkatzen gaitu eta azala, nortasuna, adina eta harremanak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro laztantzen gaitu eta maitasuna, bakardadea, higadura eta menpekotasuna ditugu horren lekuko.
Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer iragan da, zertan ari gara eta zeri begira jarriko gara? GARAIZ gaude oraindik: zertarako?
Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz.
Lan honetan DENBORA zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta Idazle baten berariazko pasarteekin. Denbora eszenikoki arakatu eta ikertu da lengoaia ezberdinak uztartu eta publikoak zentzumen ezberdinen bidez pertzibitu dezan. Era berean denboraz hausnartuarazi nahi da, bere izaera eta aldaera ezberdinetan: denbora organikoaz, giza-denboraz… iraganaz, orainaz eta etorkizunaz, ikuspegi humano eta kritikoz.
Azpimarragarria da emanaldioro idazle ezberdin batek berariaz ekoizpen eta ekarpen pertsonala egingo duela. Emanaldietan emakume idazleak lehenetsi nahi dira.