Esku Harriak: Oteizaren (h)aria

→ Kalea

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri  anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du. Era honetan, mugimenduak eta musikak  batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak bestetik, eskaintzen  dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren  trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako  bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza,  haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra  gogora ekarri eta berreraiki nahi da. 

Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren  trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik  guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez. 

Zuzendari Artistikoa: Beñat Ralla Yusta 

Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi 

Musika eta musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta 

Kanpo begirada: Eneko Balerdi Eizmendi