Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak

diciembre 4 @ 7:00 pm - 8:00 pm

10€

Mugimenduak eta musikak, batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak, bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, «Laboratorio de Tizas» delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da. Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.

Detalles

Fecha:
diciembre 4
Hora:
7:00 pm - 8:00 pm
Precio:
10€

Local

Leidor Aretoa
Tolosa, Gipuzkoa España